

Nature Neuroscience–k argitaratu duen ikerketa batek, zeinetan UPV/EHU–ko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Neurozientzia Departamentuko Pedro Grandes doktorearen ikerketa taldeak parte hartu duen, kalamuaren kontsumoak gosea zergatik areagotzen duen aurkitu du.
Tetrahidrocannabinolak (THC), kalamuaren substantzia psikoaktibo nagusia, CB1 cannabinoideen errezeptorearen bitartez areagotzen du gosea, baina, Bordeleko Unibertsitatea 2–ko NeuroCentre Magendie–an lan egiten duen Giovanni Marsicano doktoreak zuzendutako ikerketaren arabera, THC-aren dosiaren arabera, aurkako efektuak ere izan ditzake: gosea areagotzea edo gutxitzea.
Teknika genetikoen, farmakologikoen eta anatomikoen konbinazio bat arratoietan erabili dute ikertzaileek eta horrela ikusi dute dosi txikiekin, THCak gosea areagotzen duela baina, altuekin, gutxitu, ordea. Bi motatako neuronetan dauden cannabinoideen CB1 errezeptoreetan eragiten du THCak: neurona glutamatergikoak, burmuinaren goiko partean dauden azaleko jatorria duten neurona kitzikatzaileak, eta burmuinaren zona sakonetan dauden ildaskatu bentralaren GABAergikoen neurona inhibitzaileak.
Mekanismo horiek ezagutzeak elikadura-arazoak tratatzeko estrategia berriak diseinatzeko bide berriak ekarriko ditu. “Neurona mota bakoitza, banaka erabili ahal izango bagenu, anorexia edo obesitatea gaixotasunak, besteak beste, sendatzen esku hartu ahal izango genuke", dio Grandes doktoreak.