• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak EHUko eta Ciber-BBNko ikertzaile talde bat saritu du

Urtarrilak 21, 2010

Ainhoa Murua, Rosa Hernandez, Jose Luis Pedraz y Gorka Orive

Ainhoa Murua, Rosa Hernández,
José Luis Pedraz eta Gorka Orive

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultateko eta Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzako Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko (Ciber-BNN) ikerlari talde baten lanak irabazi du IX. ASEDEF Saria "Berrikuntzaren" kategorian. Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) urtero ematen duen garaikur honekin saritu nahi da osasuneko profesionalek medikamentuen alorrean eta horiek pertsonen osasunean duten ekarpenean egiten duten ikerketa-lana.

“Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transiet immunosuppression” izena du José Luis Pedraz, Gorka Orive, Rosa Mª Hernández eta Ainhoa Murua doktoregaiak egindako ikerketa irabazleak eta Journal of Controlled Release aldizkarian argitaratu zen 2009an.

Zelulen mikroenkapsulazioa ikerketa alor garrantzitsu bat da proteina terapeutiko ezberdinen, besteak beste, eritropoyetinaren (Epo) askapen kontrolatu eta iraunkorra lortu ahal izateko. Hala ere, teknologia honen aplikazio klinikoak oztopoak izan ditu, besteak beste enkapsulaturiko zelulek biziraupen murriztua dutelako epe luzera.

Beste arazo batzuk ere badaude, adibidez, jatorri xenogenikoko transplante bat ezarri osteko erantzun immunologikoak eragindako mikroenkapsulatutako zelulen errefusarekin zerikusia dutenak. Saritutako lan honetan ikertu dira zeintzuk diren tratamendu immunosupresore batek animalietan epe motzera (Takrolimusa muskulu barnetik 4 astetan) dituen ondorioak. Immunosupresore bezala lan egin dezakeen aldi baterako tratamendu honen bitartez ikertu da zenbaterainoko aukera duten zelulek gehiago bizirauteko.

Lan honetatik ondorioztatzen diren emaitzak oso garrantzitsuak dira, zeren eta ostalariaren beraren erantzun immuneak eragindako inplantearen errefusa eraginkorki leun daiteke aldi-baterako immunosupresioa erabiliz, horretarako tratamendu kroniko bat jarraitu behar izan gabe.