• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

EHUko eta MITeko ikertzaileek aurkitutako aleazioak biomedikuntzarako mikro-gailu sentikorragoak sortzeko aukera emango du

Abuztuak 10, 2009

Edificio

EHUko eta AEBtako MITeko ikertzaileek aurkitutako aleazioak biomedikuntzarako mikro-gailu sentikorragoak sortzeko aukera emango du

José María San Juan Metalurgia Fisikoko katedradunak zuzendu du EHUko eta AEBtako MITeko (Massachusetts Institute of Technology) ikertzaileek osatutako taldea. Talde horrek frogatu duenez, forma memoria duten kobre, aluminio eta nikelezko aleazioek ezaugarri abantailatsuak dituzte alor desberdinetan aplikatzeko, besteak beste biomedikuntzan.

Aleazio horien moteltze-indizea askoz handiagoa da nano-tamainetan dimentsio makroskopikoetan baino. Milisegundo gutxiren buruan, aleazio horiek “ultramoteltze handiko” propietate bikainak lortzen dituzte. Horrela, primerako material bihurtzen dira sentsore eta detektoreen nano-eskalako bibrazio nahiz talkak ezabatzeko.
Ezaugarri horrek hainbat aplikazio praktiko ditu. Esaterako, mikro-sentsore eta mikro-gailu sentikorragoak sortu ahal izango dira biomedikuntzan erabiltzeko, eta, baita ere aeronautika eta robotika bezalako diziplinetan (diziplina horietan oso erroturik daude forma memoria duten materialak), automobilgintzan (ABS blokeoaren kontrako sistema zehatzago eta iraunkorragoak garatzeko aukera emango du) eta etxetresna elektrikoetan (zentrifugazio egonkorragoa eta isilagoa duten garbigailuak lortu ahalko dira).

Nature Nanotechnology munduko argitalpenik garrantzitsuena da bere espezialitatean eta EHUko José María San Juan katedradunak zuzendutako nazioarteko taldearen aurkikuntza argitaratu da bertan. Lanaren izenburua hauxe da: "Nanoscale shape-memory alloys for ultrahigh mechanical damping" (Ultramoteltze mekaniko handia nano-eskalan forma memoria duten aleazioetan).