SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Vacunek euskal bioenpresak kit bat garatu du gripe berriaren birusa hautemateko

Maiatzak 11, 2009

Caja

Vacunek euskal bioenpresak diagnostiko-kit bat garatu du gripe berria eragiten duen A/H1N1 birusa hautemateko, biologia molekularreko (PCR) tekniketan oinarrituta. Vacuneken kitaren abantaila nagusia, Ipar Amerikako gripe berriaren A/H1N1 birusa eta egun Europan eta Asian dabiltzan H1N1 birusak bereizteko duen ahalmena da.

Vacunekek sortutako kitak, gainera, birus berriaren presentzia testatzeko ahalmena handitzen laguntzen du, gertatu diren kasuak berresteko aukera ahalbidetzen duelako eta gaixotasunak gure artean duen egoeraren ikuspegi doiagoa eskaintzen duelako. Vacuneken produktu berria konpainiak H5N1 hegazti gripea hautemateko bere garaian atera zuen kitari (Hegazin-VK) gehitzen zaio horrela.

A/H1N1 delakoa Orthomyxoviridae familiako gripeen birus berria da, gizakietan gaixotasuna eragiten duena. Joan zen apirilean hauteman zen birus berria lehen aldiz, Mexikon, eta lehen unean «txerri gripea» deitu zitzaion. Beste herrialde askotan, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Espainia barne direla, berretsi egin dira gaixotasun horren kasuak. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) pandemia gisa sailkatu du gripearen birus berriaren infekzioa. Duela gutxi, Kanadan, birus hori gizakietatik txerrietara igaro dela adierazi dute.

Vacunek Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako enpresa bioteknologikoa da, eta Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundearen (Neiker-Tecnalia) spin-offa. Animalien osasunean aplikatzen diren biozientzien sektorean gauzatzen du bere jarduera, eta hainbat produktu garatzen ditu etxabereen gaixotasunen diagnostikoan, terapian eta prebentzioan erabiltzeko.