SPRIren logotipoa
  • Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
SPRI
Eusko Jaurlaritza
Irudi Apaingarria

Vacunekek behien errape-mina eragiten duten agente patogenoak hautemateko kit berria aurkeztu du

Maiatzak 5, 2010

vacunek3

Vacunek euskal enpresak kit berri bat aurkeztu du, PathoProofTM Mastitis Major-3 deritzona, aldi berean identifikatzen dituena PathoProofTM(Finnzymes), Staphylococcus aureus eta Streptococcus agalactiae errape-mina eragiten duten agente nagusiak aldi berean identifikatzen dituena preserbatzaileak (azidiola edo bronopola) duen eta ez duen esnean. Behien gaixotasun ohikoena da eta oso garrantzitsua da alderdi ekonomikoari dagokionez.

Kit berria, Vacunekek merkaturatutako Mycoplasma bovis produktuen familiaren luzapen bat da eta, PathoProofTM Mastitis Complete-12 produktuak bezala, ez du bakterio-kulturarik behar eta DNA ateratzeko eta PCR erreakzioa PCR multiplexaren erreakzio bakarrean egiteko materiala ematen dio erabiltzaileari lagina jaso eta hurrengo 4 orduetan.

PathoProofTM Mastitis Major-3 bereziki erabilgarria da tangako esneetan eta banakakoetan dauden eta errape-min kutsakorra eragiten duten hiru mikroorganismo nagusiak zaintzeko (Laktologikoak), eta oso sentikortasun handia duenez, errape-min mota hori hobeto kontrolatu ahal izango da. Kita PathoProofTM Mastitis Complete-12 aurreko produktuari gehitu zaio, behien errape-mina eragiten duten hamaika patogenoak hautematea ahalbidetzen duena Staph. aureus, Staph. coagulasa negativo, Str. agalactiae, Str. dysgalactiae, Str. uberis, E. coli, C. bovis, A. pyogenes eta P. indolicus, S. marcescens eta enterococcus eta Klebsiella espezieak) eta penizilinaren aurrean erresistentea den β-laktamasa genarena.
Laborategiko edonork erabiltzeko dago diseinatuta saiakuntza, biologia molekularrean edo PCRan esperientzia ez duenek ere bai, testaren azken erabiltzaileari Vacunekek eskaintzen dion training-ari esker. Oso metodo zuzena da eta horretarako bereziki diseinatu den software baten bidez (Norden Lab Mastitis Studio) aztertzen eta erakusten dira automatikoki emaitzak.

Neiker-Tecnaliaren Animalia Osasuneko Laborategia, Vacunekekin lan egiten duena eta abeltzaintza sektorearentzat azterketa eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Orain gutxi, PathoProofTM produktuen multzoaren bitartez banakako esne-laginen edo tangetako esne-laginen diagnosia eskaintzen hasi da.