


Vacunek euskal enpresak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) hitzarmen bat sinatu berri du candidiasisaren diagnostikoari eta legamiek sortutako fungikoei buruzko ikerkuntza proiektu bat burutzeko.
Proiektu hori UPV/EHUko Erizaintzako Unibertsitate eskolaren Onddo Infekzio Inbaditzailea ikertzeko taldearekin elkarlanean egin da. Hala, Vacunek-ek bere produktuen eskaintza handitzea du xede. Horiek animalien osasunean diagnostikatzeko eta giza osasunean diagnostikatzeko erabili nahi dira, Candida bezalako espezieak azkar eta segurtasunez identifikatzeko; eta bere rola patroi klinikoetan, eta kasu bakoitzerako aukeratu behar den terapia antifungikoa.
Proiektuak diagnosi molekularrerako metodo berriak (multiplex teknologian oinarriturik daudenak) lortzea du xede. Hala, gizakietan ematen den candidiasis bulbobaginalarekin eta ahozkoarekin loturik dauden Candida espezieen detekzio eta identifikazio azkarra ahalbidetzen du; baita albaitaritzan Candida espezieekin lotura duten antzeko gaixotasunen garapena ezartzea ere.
Cadidiasisa microbiota normalaren parte da, eta Candida albicans da maiz bakartzen den espeziea. Azken urtetan, Candida glabrata, Candida tropicalis, Candida parapsilosis; eta oraintsu, GIB daukaten gaixoetan aurkitzen den Candida dubliniensis, espezieen gorakada bat nabari da. Aipatutako zenbait espeziek normalean erabiltzen diren onddoen aurkako produktuen aurrean erresistentzia fenomenoei loturik daude.
Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Promozio sailak, eta Beaz UPV/EHUrekin Ardazturiko Ikerkuntza Proiektuak Bizkaia 2009 deialdiaren barruan egindako kolaborazio hitzarmenaren menpe dago.