• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Finantza bazkideak eta inbertitzaileak

Start-up batek edota proiektu berriek arrakasta izan dezaten, ezinbestekoa da finantzaketa egoki bat lortzea. Euskal erakundeek finantzaketarako modu asko eskaintzen dituzte enpresa berrien sorrera sustatzeko. Hori egiteko arrisku-kapitaleko sozietateak erabiltzen dira: See Capital eta Seed Gipuzkoa (hastapenak), SGCR (hasierako fasea) eta administrazio espainiarrak enpresa jarduera berritzaileei eskaintzen dizkien funtsak.

Bioeskualdeko bioenpresek funts pribatuak eskuratzeko aukera daukate. Tokiko finantza bazkideen merkatuarekin batera (Talde, Ysios), Euskadiko industri tradizioak hainbat inbertitzaile pribaturen sorrera ahalbidetu du, adibidez, Business Angels delakoak. Azken urteotan erakunde gehiago hasi dira inbertsioak egiten, besteak beste, biozientzien sektorearen hazkundeak erakarrita espezializatutako bankuek eskaintzen dituzten pentsio funtsak.

Biozientzien sektorean inbertitu nahi baduzu BioBasque-n, jarri zaitez harremanetan gurekin (harremanetan jarri).