

Euskadi aurrendaria izan zen Teknologi Parkeak ezartzen. Egun lau parkek osatzen dute Euskadiko sarea. Parkeak eragile aktiboak dira eta modu garrantzitsuan eragiten dute garapen teknologikoan eta berrikuntzan. Izan ere, balio erantsia duten zerbitzuak sustatzen dituzte, baita kalitate handiko eremu eta instalazioak ere. Era berean, jakintzaren eta teknologiaren transferentzia ahalbidetzen dute unibertsitate, ikerketa erakunde, enpresa eta merkatuen artean. Gainera enpresa berritzaileen sorrera eta hazkundea bultzatzen dute.
Enpresa inkubagailuak eta zerbitzu hornitzaileak parkeetan kokatzen dira, oro har. Bioenpresek ere gustuko dute teknologi parkeetan egotea, bai start-ups-ek eta bai enpresa sendoek ere (sektoreko enpresa berrien % 80 parkeetan kokatu dira).
Hauek dira BioBASQUE-ko teknologi parke nagusiak:
Bizkaiko Teknologi Parkea http://www.parque-tecnologico.net |
|
Donostiako Teknologi Elkartea http://www.miramon.es |
|
Arabako Teknologi Parkea http://www.pt-alava.es |