

Biozientzien sektorearen garapena, ahalegin politiko irmo baten fruitua, talde laneko filosofia batean oinarritu da. BioBasque Agentziari esker garatu ahal izan da funtzionamendu koordinatua. Agentzia hori Eusko Jaurlaritzak sortu zuen BioBasque 2010 estrategia garatzeko (estrategia hau ingurua hobetzeko katalizatzailea eta informazioaren oinarrizko gunea da).
Hauexek dira Agentziaren funtzioak:
Biozientzien eragileak (enpresak, ikerketa erakundeak, berrikuntza sistemak eta administrazio publikoa barne) koordinatu.
Eusko Jaurlaritzari aholku eman biozientzien alorrean
Funtsei buruzko aholkularitza
Biozeintziei begira dibertsifikazio lanak egiten dituzten eragileak orientatu.
Biozientzietan egiten diren jardueren eta Euskadiko estrategiaren marketina, barruan eta kanpoan.
Eskualdez gaindiko lankidetza.
BioBasque Agentzia Industriaren Sustapenerako Sozietatearen (SPRI) mende dago. Era berean, SPRI Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren mende dagoen erakunde publikoa da.
Non gaude?
BioBasque Agentzia Bizkaiko Teknologi Parkean dago.
Bizkaiko Teknologi Parkea
801 A Eraikina, 2. solairua
48160 Derio
Tel: +34946555155
Fax: +34946555157
Email: biobasque@spri.es