

Azken bi hamarkadetan, Eusko Jaurlaritzak politika zientifiko-teknologiko bat garatu du industri ehuna sustatzeko eta Euskadiri etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiten erakusteko. Biziaren zientzien aldeko apustua beste pausu bat da industri ehuna berritzeko eta lehiakorrak izaten jarraitzeko ahalegin honetan.
Biozientzien hazkundea konpromiso honen emaitza da. Zabalkunde honen gakoa nazioko lehen berariazko estrategia ezartzea izan zen, hasiera batean BioBASK 2010 deiturikoa.
Estrategia 2001ean diseinatu zen eta helburua biozientziekin lotutako enpresa sektore berri bat sortzea zen industri ehuna dibertsifikatzeko. Estrategiaren misioa nazioartean lehiakorra izango zen biokluster bat ezartzea zen.
Jardueren koordinazioan oinarrituriko filosofia bat oinarri hartuta, ahalegina hiru alorretan egin zen batez ere:
Jakintza sortu
Enpresa garapena
Bioklusterra dinamizatu
Estrategia 2002. urtean abiatu zen eta bere lehen fasea arrakastaz amaitu du (2002 - 2005).