• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Zer da BioBasque?

BioBasque euskal bioeskualdeari ematen zaion izena da eta bioeskualdea biozientzien alorrean egiten diren ekimenen eta inplikaturiko erakundeen multzoa da. Bioeskualdea mundu akademikoaren, osasun sistemaren eta industriaren arteko lankidetzaren emaitza da eta, era berean, lankidetza horren sustatzailea ere bada. Azpiegitura sare zabal bat eta enpresa jarduera bultzatzen duen administrazio publikoa dira Bioeskualdearen sostenguak.

Euskadik eskarmentu handia dauka klusterrak sortzen eta horrek bioeskualdea eraikitzea ahalbidetu du, eta horrez gain, erakargarria izatea eta talentua berreskuratzea ere lortu du besteak beste. Izan ere, Euskadin ari diren ikertzaileen pool-ak gora egin du, eta ikertzaileen % 60 Europa, Amerika eta Asiatik datoz.

Bioeskualdeko enpresa sektoreak, 65 konpainia baino gehiago biltzen dituenak, etekina ateratzen dio jakintza alor ezberdinen sustapenari eta teknologien bateratzeari. Horrela, know how biologikoaren osagarri dira, batetik, bioeskualdeak ingeniaritza, fabrikazio, mikroteknologia, elektronika, robotika eta automobilgintzan daukan eskarmentu handia, eta, bestetik, nanoteknologiak eskaintzen dituen aukera berriak.

Barneko konexioez gain, BioBasque munduari konektatuta dago: BioBasque-k nazioarteko zientzialari elkartearekin harremanak sortu ditu sare globaletan aktiboki parte hartzen duelako, adibidez, Human Proteome Organization (HUPO) ekimenean. Bestetik, Europako lankidetza programetan ere parte hartzen du, adibidez, ERANETen; eta parte hartze zuzena daukagu CEBR (Europako Bioeskualdeen Kontseilua) sarean edo EuropaBio bezalako erakundeetan.

Euskal bioerkidegoari buruzko hainbat datu:

  • 45 bioenpresa (I+G-n intentsiboki ari direnak)

  • 21 enpresa hornitzaile

  • Biozientzietan eskarmentua duten 15 zerbitzu hornitzaile baino gehiago

  • 20 erakunde ikertzaile baino gehiago: unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologi zentroak eta ospitaleak

  • 6 ospitale nagusi, horietako 4 ospitale unibertsitarioak

  • Sektorearen hazkuntza % 20koa da

  • 26.500 lanpostu biozientzien sektorean.




Informazio gehiago BioBasque txostena deskargatu Leiho berri batean irekiko den agiri bati esteka