

Bioenpresek ingurune egokia dute BioBasquen. Ingurune hori teknologian eta zientzialari elkarteen know how-ean oinarritzen da, baita duela hogei bat urte abian jarritako lankidetza programa aurrendarietan, bazkideak bilatzeko erraztasunean eta enpresak bultzatzeko eta handitzeko aurkitzen dituzten finantza erremintetan ere.
Beste abantaila batzuk:
Zerga erregimen autonomoa. Enpresek Europako sozietateen gaineko zergarik baxuenetakoak ordaintzen dituzte (% 28).
I+G-ko jarduerak egiten dituzten enpresek beherapenak dituzte zergetan.
I+G-n egiten den inbertsio pribatua 2/3koa da Europako batez bestekoarekin alderatuta.
Europako lege-markorik aurreratuenetakoa biomedikuntzan eta ikerketan.
Sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza.
Diru-laguntzak eta funtsak gehitzen dira proiektu berritzaileak sustatzeko.
Ikertzaileak eta bestelako profesionalak erakartzeko eta kontratatzeko laguntzak.
Testuinguru ekonomiko ona; hazkuntza tasak Europako batez bestekoak baino altuagoak dira.