• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
  • BioBasqueeko erabiltzaileak
Gobierno Vasco Spri
Irudi Apaingarria

Zientzialari eta teknologi elkarteak [elkarteak]

Biziaren zientzietako eragile nagusiak hauexek dira:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea

    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) http://www.ehu.es :unibertsitaterik garrantzitsuena da. 20 departamentu inguru daude diziplinarteko ikerketa egiten biozientzietan eta, batez ere, biofisika, biokimika, genetika, fisika eta kimikan. Gaitasun horiek ingeniaritza eta ekonomia zientziekin osatzen dira.

  • Deustuko Unibertsitatea

  • Deustuko Unibertsitatea http://www.deusto.es: Izen handiko unibertsitatea; ezaguna da, batez ere, gizarte zientzietako eta ekonomiako ikerketengatik. EHUrekin batera, Zuzenbidea eta Giza Genoma katedra aurrendaria zuzentzen du eta bioetikako puntako gaiak ikertzen ditu.

  • CIC biogune

    CIC bioGUNE (Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa) http://www.cicbiogune.es/: Bikaintasun zentroa. Biomedikuntzan eta bioteknologian dihardu gaixotasunak diagnostikatzeko, prebenitzeko eta sendatzeko. Puntako instalazioak ditu (Genotipadoa, Isilarazpen genikoa, Proteomika eta Metabolomika, Zitogenomika, etab.) eta Biologia Estrukturaleko Plataforma indartsu bat dauka.

  • CIC biomaGUNE

    CIC biomaGUNE http://www.cicbiomagune.com/ : Biomaterialen eta nanobioteknologiaren esparruak aztertzen dituen bikaintasun zentro honek medikuntzarako eta bioteknologiarako aplikazio berritzaileak garatzen ditu eta gainazal biologikoak, biosentsoreak, irudi molekularra eta botika banaketa ikertzen ditu. Biologiaren, kimikaren eta fisikaren arteko mugan dagoelarik, IM Unitate indartsua dauka eta baita ere Azpiegitura Zientifiko Teknologiko Singularra (ICTS), ikertzaileen komunitate osoak erabil dezakeena (guztiz operatibo egongo da 2009an).

  • CIC microgune CIC nanoGUNE

  • CIC microGUNE eta CIC nanoGUNE http://www.cicmicrogune.es/ http://www.nanogune.eu: Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak dira biak eta mikro eta nanoteknologietan aritzen dira hurrenez hurren. Teknologia horiek biziaren zientzietan aplikatzen dituzte.

  • Tecnalia IK4

  • Tecnalia eta IK4 http://www.tecnalia.info http://www.ik4.es: industri alorreko know how-a sustatzen dute eta biologiarekin lotuta dagoen ikerketa osatzen dute produkzioa, ingeniaritza, materialak, elektronika, elektrokimika eta automatizazioa bezalako teknologia bateragarriei esker. Teknologia horiek oso garrantzitsuak dira azken produktuen integrazio eta diseinurako.

  • BIOEF

    BIOEF http://www.bioef.org: Euskal osasun sistemaren ordezkaria da. Ikerketa (oinarrizkoa eta klinikoa) eta garapen jarduerak sei ospitale nagusien bitartez egiten ditu, baita Unitate Ikertzaile eta Esperimentalen bitartez ere.