

Osasun sistema eraginkor bat da osasunaren inguruko garapen berrien bazkiderik onena. Euskadik, kudeaketan aurrendaria denak, zentralizatutako sistema bat dauka, zeinak erregistroen fidagarritasuna bermatzen duen (prozesu eta protokolo komunen bitartez) eta gaixoak denbora luzez monitorizatzeko gaitasuna duen.
Gainera, sistemak hainbat aktibo ditu ikerketarako oso erabilgarriak direnak, besteak beste, datu-baseak (osasun mentalaren erregistroak, minbiziaren erregistroa, luzetarako ikerketak, etab.), biobankuak, kohorteak, genotipatzeko eta bestelako teknologia “omikoak” aplikatzeko gaitasuna. Horrek guztiak Pertsonalizatutako Medikuntzarako programa berezi bat sortzea ahalbidetu du.
Era berean, entsegu klinikoak eta baliozkotzeak egiteko, Osasun Sistemak Eskualdeko Batzorde bat dauka. Batzorde horrek zentro anitzetan egiten diren ikerketen koordinazioa bermatzen du.
http://www.osakidetza.euskadi.net/v19-oskhome/es/