• Hasiera
  • Informazioa
  • Web Mapa
  • Imprimaketa
  • Harremana
Gobierno Vasco Spri 2008, berrikuntza urtea Euskadin
Irudi Apaingarria

Sareak

Aipatutako sareetan parte hartzeaz gain (HUPO, IASP, EBN, CONNECT, etab.), bioBasque eta bere kideek nazio eta nazioarteko hainbat saretan ere parte hartzen dute. Adibidez:


  • :Leiho berri batean irekiko den web orrialde bati esteka

  • EuropaBio. Europako Bioenpresen Elkartea (http://www.europabio.org). Elkarte honek bioteknologian oinarritutako industria berritzaile eta dinamiko bat sustatzen du Europan. BioBasque elkartea osatzen duten sei bioeskualdeetako bat da.


  • :Leiho berri batean irekiko den web orrialde bati esteka

  • CEBR: Europako Bioeskualdeen Kontseilua (http://www.cebr.net). Tokiko bioerkidegoa bultzatzen duten antolakundeen sare bat da; horretarako, zerbitzu zuzenak eskaintzen ditu, adibidez, klusterraren lana sarean, inkubazioa, asoziazioa eta sustapena.


  • :Leiho berri batean irekiko den web orrialde bati esteka

  • EuroTransBio (http://www.eurotransbio.net): ERANETen markoan kokatzen den programa bat da. Ekimen honen jatorria EBko estatu eta eskualde kide batzuk nazioarteko I+G publiko eta pribatuan elkarrekin lan egiteko nahia izan zen. Lankidetza hori nazio edo eskualde bakoitzeko diru-laguntza programen koordinazioaren bitartez egiten da. Euskadi sare honen fundatzaileen artean dago.


  • :Leiho berri batean irekiko den web orrialde bati esteka

  • HUPO: Giza Proteomaren Erakundea (http://www.hupo.org/) nazioarteko partzuergo bat da; proteomikan egiten diren ikerketak sustatzen ditu, lankidetzak ahalbidetzen ditu eta gizakiak dituen proteina guztiak (giza proteoma) deskribatzeko helburua dauka. Jakintza hau osasunean aplikatzeari esker, diagnostikoak egiteko markatzaile berriak identifika daitezke, baita terapia berriak garatu ere. BioBasque-k partzuergo horretan parte hartzen du CIC bioGUNEk ordezkatzen duen beste partzuergo baten bitartez. BioGUNE HUPOren ordezkari espainiarra ere bada.



  • CIBERs - Osasun eta Kontsumo Ministerioak sustatutako Biomedikuntzako ikerketa zentroak: Osasun eta Kontsumo Ministerioak sustatutako Biomedikuntzako ikerketa zentroak. Zentro hauen eginkizuna da, daukan iraupenagatik edota gizartean duen eraginagatik, patologia edo osasun arazo zehatz bati buruzko ikerketa monografikoa egitea. Translazio ikerketako zentroak dira, diziplina eta erakunde anitzekoak. Oinarrizko ikerketa, ikerketa klinikoa eta populazio ikerketa egiten dira bertan. Hainbat euskal ikertzaile taldek parte hartzen dute CIBERen:


CIBER de Enfermedades Hepáticas y Digestivas

CIBER de Enfermedades Hepáticas y Digestivas http://www.ciberehd.org/

CIBER de Bioingeniería, Biomateriales y Nanomedicina

CIBER de Bioingeniería, Biomateriales y Nanomedicina http://www.ciber-bbn.es/

CIBER de Fisiopatología de la Obesidad y Nutrición

CIBER de Fisiopatología de la Obesidad y Nutrición


  • RETICs - Osasunaren inguruko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoak: Osasunaren inguruko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoak. Osasun eta Kontsumo Ministerioak sustatzen dituen sare hauek gida-lerro eta ikerketa helburu komunak dituzte. RETIC-en parte hartzen duten euskal enpresak: Ikus gehiago >>